NEW YORK-EKO MARATOIA

1.970ean, New York-eko hirian egin zen lehenengo maratoia, 55 pertsonak amaitu zuten eta 1.000 dolarreko kostu bat izan zuen. Gaur egun, maratoi hau munduko ospetsuenetariko bat da. Urtero, 35.000 atleta parte artzen dute eta 12.000 boluntario, milaka langile eta bi milioi pertsona baino gehiago kaleak betetzen dituzte. Hauetaz aparte, hamar mila ikusle baino gehiago ikusten dute maratoi hau munduko telebista diferenteetatik. Hau guztiagatik, korrika hau garrantzitsuenetariko bat dela esan dezakegu.

nyc

Maratoi honetan parte hartu duten fatuen izan batzuk hauek dira: Pamela Anderson, Ed Norton, Katie Holmes, Ryan Reynols edota Alanis Morissette. Korrikalariek, hilabeteetan zehar preparatzen dira maratoi honetan parte hartzeko, marka on bat lortzeko edo ibilbidea amaitzeko, hau 42kmko ibilbidea baitelako. Honetaz aparte, maratoian parte hartzea ez da erreza, parte hartu nahi dutenek baldintza batzuk bete behar dituzte edota loteria bitartez sartu. Baldintza bat, 18 urte baino gehiago edukitzea da eta baimena jarraian lortzeko 15 maratoi baino gehiagotan parte hartu izatea komeni da.

2002an, parte hartzaile kopurua errekorra hautsi zuen 31.843 korrikalariekin eta emakumeek irteera diferente bat izan zuten, hauen parte-hartzea azpimarratzeko. 2003an, ING maratoiaren babesle printzipal izendatu zuten eta datu kurioso bat, 2012an, Sandy urakanak maratoia oztopatu zuela da.

Maraton_54354813151_54028874188_960_639

Maratoi hau, New Yorkeko bost distritu hauetatik pasatzen da: Staten Island, Brooklyn, Queens, Bronx eta Manhatan. Manhatan puntu zabal eta ezagunena da, hemen kokatzen diren auzo famatu batzuk hauek dira: Soho, Chelsea, Tribeca edo Chinatown. Brooklyn-en berriz, Woody Allen edo Barbara Streisand bizi dira eta ez da harritzekoa, 2.300.000 biztanle dituen distritu bat baita. Queens distritu handiena da eta Long Island-en kokatzen da, hau NY-eko 2logela” kontsideratzen da eta etnia diferenteetako biztanleak bizi dira  hemen, gainera aireportu inportanteenak (Jhon Kennedy eta La Guardia) hemen kokatzen dira. Sagar Handia edo Big Apple alde guztietatik antzematen da egun horietan, kamisetetan, Empire State-an, erosketa poltsetan etab Baina nork jarri zion ezizen hau? Zergatik sagarra eta ez banana? Ezizen hau Jazz musikariek erabiltzen hasi zuten mende hasieran eta orain arte mantendu da.

NYC-Marathon-map-2013

  • ERREFERENTZIAK:
  1. Maratón de Nueva York: Pamela Anderson y los famosos que correrán en la Gran Manzana (2013, October 31) Retrieved November 15,2014 from:                                     http://www.zoomnews.es/140534/deportes/running-y-fitness/maraton-nueva-york-pamela-anderson-y-famosos-que-correran-gran-man
  2. Historia de la maratón ciudad de Nueva York. (2005, July 16) Retrieved November 16,2014 from:    http://www.centaurosdelmar.com/2005/07/historia-de-la-maraton-ciudad-de-nueva-york/
Anuncios

NEW YORK, NEW YORK

I wanna wake up in a city that never sleeps and find I’m the king of the hill, top of the heap…”.

Nork ez du Frank Sinatraren abesti hau entzun eta New Yorkera bidaiatu izan nahi?

New York, edo inoiz lo egiten ez duen hiria, magikoa da, abestietan, filmetan, serietan, dokumentaletan… ikusi izan dugu (nork ez ditu dorre bikiak gogoratzen? Eta nork ez du King Kong filma noizbait ikusi eta Empire State-ren goialdean dagoela amestu?), han egotea desiratu dugu, eta orain benetan ezagutzeko aukera daukagu, baina ez dugu ahaztu behar NY oso hiri handia eta konplikatua dela, orregatik, hemen aurkituko hiri honi buruz jakin behar duzun guztia:

New York, Estatuetako Batuetako hiririk handiena da eta, hortaz, biztanle gehienak han kokatzen dira (8.200.000). NYeko ostatuak oso garestiak izaten dira, eta beharbada, horregatik gero eta jende gehiago egun gutxirako bidaiatzen du hiri honetara. Hau kontuan hartuta, eta hiria oso handia dela jakinda, ibilbide turistiko bat begiratzea gomendatzen dizugu.

Bestalde, hiri honetara bidaiatu aurretik, klima kontuan izan beharko duzue. Horregatik, klimari dagokionez, heze kontinentala dela jakitea komeni da, kostaldean kokatzen diren herrialdeak klima hezea izaten dute eta barrualdean kokatzen direnak tenperatura baxuagoak. Udaberrian eta udazkenean, tenperaturak alderraiak izaten dira. Uda, epela eta hezea izaten da eta 32 gradu izaten dute gehienetan. Haize erauntsiak, naiz eta sarritan ez egon, 1981ean Manhatanek bat jasan zuen eta 1983an beste batek 700 pertsona hil zituen.

Bilbotik New York-era bidaiatzeko modu bakarra abioia da, beti ere, eskala bat (gutxienez) egiten:  Madrilen, Parisen, Bruselan, Lisboan, Zurich, Oporton edota Zurichen. 10 orduko bidaia da hau eta kontuan hartu beharko duzu hiru aireportu daudela: John F. Kennedy (JFK), nagusiena, LaGuardia (LGA), hegaldi nazionalak eskaintzen dituena, eta Libertad de Newark aireportu internazionala (EWR), modernoena eta trafiko gehiena duena. New York-era bidaiatzeko beste modu bat itsas bidai transatlantiko bat egitea da.

Hiriaren barrualdetik mugitzeko garraiobide eroso eta azkarrenak metroa eta taxiak dira baina autobusez ere mugitu ahal izango zara. Metro/bus bidaia bakoitzak 2,25$ kostatzen du eta bi ordutarako balio du, orduan, prezioa kontuan hartuta, beharbada, bi pertsona baino gehiago bazarete taxi bat hartzea komeniko zaizue.

Metroari buruz jakin behar duzun bakarra, joan nahi zaren lekuaren norabidea kontuan hartu beharko duzula da, hau da, hegoaldera joan nahi baduzu orduan DOWNTOWN  aldera doan trena hartu beharko duzu eta, berriz, iparraldera joan nahi baduzu UPTOWNera doana. Honetaz aparte, jakin beharra dago, trenbide beretik geltoki guztietan gelditzen diren tren lokalak, geltoki printzipaletan bakarrik gelditzen direnak eta mapan zuriz agertzen diren tren espresak pasatzen direla.

calcagno-2010-06-28c

New York-en lo egiteko alderik onena Times Square da, baina beste toki on batzuk Central Park eta Empire State dira, hauek lasaiagoak dira eta ez dute 24 orduko giroa. Dirua aurreztu nahi baduzu, orduan Manhattan-etik kanpo hartu beharko duzu ostatu, Brooklyn edo Queens-en. Komeni da beti metrotik gertu egotea, erraztasunez mugitu ahal izateko. Manhattan-en kokatzen diren hotelak garesti xamarrak dira, 120$ -etik gorakoak, gau bakoitzeko. Hotel batera joan nahi ez bazara, orduan apartamentu bat alokatu ahal izango duzu eta ostatuetan 20$ -etik gorako oheak eskaintzen dituzte, logela partekatuetan.

Eskaintzak begiratzeko web-orri hauek gomendatzen dizugu:

http://www.hotelesconencanto.com/nueva-york/

http://www.apartamentosbaratos.com/nueva-york/

http://www.albergues.net/

NYeko eraikin adierazgarriena Askatasuneko Estatua da, hau 1886an eraikin zuen Frédéric Bartholdi arkitektoak eta 49.000 kilometro karratuko azalera du. Monumentu hau, Frantziaren opari bat izan zen, Ameriketako Estatu Batuaren independentziaren 100. urtebetetzean zela eta. Monumentu hau bisitatzeko bi modu daude, bere islara joatea eta itsasontziz joatea hau pasadaz ikusteko. Liberty Island-era joatea nahi baduzu eta monumentua barrutik ikusi,  orduan tiketak erosi beharko dituzu, hauen prezioa 20$ da eta web-orri honetan erosi ahal dituzu: http://www.statuecruises.com/default.aspx .

Itsasontzitik ikusi nahi baduzu orduan Staten Islaneko ferryko  geltokira joan beharko zara, hau salgai da baina ordutegia kontsultatu beharko duzu haurretik, ilaran egun osoa ez pasatzeko.

1024x768_la_estatua_de_la_libertad

Wall Street eta Trinity Church Broadway kalean kokatzen dira eta hauek bisitatzea beharrezkoa da. Kale hauen goialdean Wall Street-eko zezen famatua ikusiko duzu eta igotzen jarraitzen baduzu Trinity Katedralarekin topatuko zara. Katedralaren atetik ateratzen den kalea Wall Street da, han NY-eko poltsa bisitatu ahal izango duzu.

Bestalde, ezin zara hiri honetatik bueltatu World Trade Centre ikusi gabe. Hau New Yorkeko zero gunea da eta han aurkitzen dira etxe orratz nagusienak. World Trade Centre-en kokatzen ziren dorre bikiak 2001eko atentaturarte, hauek munduko eraikin nagusienak izan ziren eta, orain, euren lekuan, Freedom Tower ikusi ahal dugu. Leku honetara heltzeko, lehen aipatutako Broadway kalea hartu beharko duzu, handik, Zuccotti Parkera joan behar zara eta behin helduta, Lyberty Streetik behera jaitsi beharko zara, nondik Freedom Tower ikusi ahal izango duzu.

Askenik, City Hall ikustea interesgarria izango litzateke, hau New York-eko udala da eta hortik Brooklyn-eko Zubira doan bidea ateratzen da. Bi kilometroko bidaia dago New Yorkeko Udalatik Brooklyn-eko Zubira eta oinez egitea komeni da, film askotan ikusi dugulako ibilbide hau. Zubiaren amaierara heldu ostean, eskuinera joan eta Water Streetetik jaisten bagara, Washington Street ikusi ahal izango dugu eskerrean. DUMBO parkera heldu nahi izan ezkero, kale horretatik jaistea bakarrik faltako litzaiguke. Parke hau bista ezin hobeak ditu eta han aisialdia hartzeko aukera izango duzue.

Gastronomiari dagokionez, NY-en 18.000 jateko establezimendu baino gehiago daude, Newyorktar gehienak etxetik kanpo jatea aukeratzen dute egunero, ekonomia alde batera utzita. Times Squaren sukaldaritza orientala dastatzeko aukera izango duzu Ruby Foo restaurantean. Greenwich Village-n dagoen Garage Restaurant and Café-n, berriz, haragiak, arrainak eta itsaskiak jan ahal izango dituzu eta, beroa egiten badu, kalean jateko aukera ematen du jatetxe hau. Kirol desberdinen oroitzapenezko inguru giro batean murgildu nahi bazara, orduan Mickey Mantle jatetxera hurbildu beharko zara, hemen janari amerikarra jateko aukera izango duzu. Delmonico’s New York-eko lehenengo jatetxea izan zen eta 160 urte hauetan haragia,arraina, itsaskia eta txuleta eskaini izan dute,  jatetxe honetan dute bere jatorria Arrautza Benediktinoak, Baked Alaska eta Newburg Otarraina. Union Square Café-a New York-eko jatetxe ospetsuenetarikoa da, hau janari amerikarra eskaintzen du giro erlaxatu eta elegante batean, beti ere prezio ekonomikoak mantentzen.

ERREFERENTZIAK:

  1. Wikipedia, The Free Encyclopedia. Nueva York. Retrieved November 6,2014 from:  http://es.wikipedia.org/wiki/Nueva_York#Clima
  2. Nuestro Nueva York (2013). 5 días 5 itinerarios. Retrieved November 6,2014 from:  http://nuestronuevayork.com/2013/07/29/5-dias-5-itinerarios-dia-1/
  3. Nueva York Guía de Restaurantes. Retrieved November 7,2014 from:                              http://nueva.york.guia-de-restaurantes.com/
  4. Guía de Nueva York. Aeropuertos. Retrieved November 8,2014 from:            http://www.guiadenuevayork.com/aeropuertos
  5. Nueva York. Dónde dormir. Retrieved November 8,2014 from:                                             http://www.nuevayork.net/donde-dormir

PASEO BAT EMAN NAHI?

Londresen,aisialdian pasatzeko egun bat baduzu, Camden Town- etik Regent’s Park-era doan kanaletik egin ahal den paseoa gomendatzen dizugu, batez ere udaberrian. Hau paseo lasai eta erromantiko bat da, non jendea korrika egiten naiz bizikletarekin buelta bat ematen ikusiko duzu. Bikoteak edota taldeak, berriz, txalupetan egoten dira ardo kopa bat artzen. Ibilbide honetatik ikusten diren txalupak egurrezkoak dira eta ainguratuta daudenak etxebizitzak dira. Hauen jabeek lizentzia bat ordaintzen dute urtero eta Londreseko zein lekutan bizi nahi duten aukeratzeko zortea dute. Uretik mugitzen ikusten diren txalupak, turistikoak dira eta “narrowboats” izenarekin ezagutzen dira, hauek XVIII, XIX eta XX mendeetan eraiki ziren, merkantzia-garraio izateko helburuarekin.

Canal Camden Town

Kanal honetatik ikusten diren etxeak ikusgarriak dira eta arreta deitzen dute, hauen aurrealdeak zuriak dira eta terrazak zein lorategiak errekara ematen dute.Udan, inbidia ematen du hauen jabeak lorategian nola jaten duten ikusteak. Ibilbide honetako puntu batean, kanala bi aldetan banandu egiten da. Ezkerrean, txinatar jatetxe bat ikusten da, pagoda baten moduan eraikita.

Canal Camden Town

Eskuinean berriz, Camden Town, Regent’s Park eta Little Venice adierazten duen seinale bat dago. Little Venicerako bidea hartzen baduzu, han Londreseko Zooko animalia batzuk ikusteko aukera izango duzu. Regent’s parkera doan bidetik joaten bazara, orduan, Londreseko beste parke ikusgarri bat ikusiko duzu. Parke honetara joaten den jendea kirola egiteko aprobetxatzen du eta futbol, rugby edo cricketeko partidu bat ikusteko aukera izango duzu. Primrose Hill, Regent’s Parketik gertu, iparraldean, dagoen muino bat da. Leku turistiko bat da hau, Londreseko bista politenak hemendik ikusten direlako. Asteburuetan, Londresen bizi den jendea pick-nick egitera joaten da parke honetara.

ERREFERENTZIAK:
Estella de Pablo. (2014, June 15). De Camden Town a Regent’s Park por el canal. Retrieved November 17,2014 from:

http://www.unblogyunparaguasenlondres.com/camden-town-regents-park-canal/