PASEO BAT EMAN NAHI?

Londresen,aisialdian pasatzeko egun bat baduzu, Camden Town- etik Regent’s Park-era doan kanaletik egin ahal den paseoa gomendatzen dizugu, batez ere udaberrian. Hau paseo lasai eta erromantiko bat da, non jendea korrika egiten naiz bizikletarekin buelta bat ematen ikusiko duzu. Bikoteak edota taldeak, berriz, txalupetan egoten dira ardo kopa bat artzen. Ibilbide honetatik ikusten diren txalupak egurrezkoak dira eta ainguratuta daudenak etxebizitzak dira. Hauen jabeek lizentzia bat ordaintzen dute urtero eta Londreseko zein lekutan bizi nahi duten aukeratzeko zortea dute. Uretik mugitzen ikusten diren txalupak, turistikoak dira eta “narrowboats” izenarekin ezagutzen dira, hauek XVIII, XIX eta XX mendeetan eraiki ziren, merkantzia-garraio izateko helburuarekin.

Canal Camden Town

Kanal honetatik ikusten diren etxeak ikusgarriak dira eta arreta deitzen dute, hauen aurrealdeak zuriak dira eta terrazak zein lorategiak errekara ematen dute.Udan, inbidia ematen du hauen jabeak lorategian nola jaten duten ikusteak. Ibilbide honetako puntu batean, kanala bi aldetan banandu egiten da. Ezkerrean, txinatar jatetxe bat ikusten da, pagoda baten moduan eraikita.

Canal Camden Town

Eskuinean berriz, Camden Town, Regent’s Park eta Little Venice adierazten duen seinale bat dago. Little Venicerako bidea hartzen baduzu, han Londreseko Zooko animalia batzuk ikusteko aukera izango duzu. Regent’s parkera doan bidetik joaten bazara, orduan, Londreseko beste parke ikusgarri bat ikusiko duzu. Parke honetara joaten den jendea kirola egiteko aprobetxatzen du eta futbol, rugby edo cricketeko partidu bat ikusteko aukera izango duzu. Primrose Hill, Regent’s Parketik gertu, iparraldean, dagoen muino bat da. Leku turistiko bat da hau, Londreseko bista politenak hemendik ikusten direlako. Asteburuetan, Londresen bizi den jendea pick-nick egitera joaten da parke honetara.

ERREFERENTZIAK:
Estella de Pablo. (2014, June 15). De Camden Town a Regent’s Park por el canal. Retrieved November 17,2014 from:

http://www.unblogyunparaguasenlondres.com/camden-town-regents-park-canal/

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s