NEW YORK, NEW YORK

I wanna wake up in a city that never sleeps and find I’m the king of the hill, top of the heap…”.

Nork ez du Frank Sinatraren abesti hau entzun eta New Yorkera bidaiatu izan nahi?

New York, edo inoiz lo egiten ez duen hiria, magikoa da, abestietan, filmetan, serietan, dokumentaletan… ikusi izan dugu (nork ez ditu dorre bikiak gogoratzen? Eta nork ez du King Kong filma noizbait ikusi eta Empire State-ren goialdean dagoela amestu?), han egotea desiratu dugu, eta orain benetan ezagutzeko aukera daukagu, baina ez dugu ahaztu behar NY oso hiri handia eta konplikatua dela, orregatik, hemen aurkituko hiri honi buruz jakin behar duzun guztia:

New York, Estatuetako Batuetako hiririk handiena da eta, hortaz, biztanle gehienak han kokatzen dira (8.200.000). NYeko ostatuak oso garestiak izaten dira, eta beharbada, horregatik gero eta jende gehiago egun gutxirako bidaiatzen du hiri honetara. Hau kontuan hartuta, eta hiria oso handia dela jakinda, ibilbide turistiko bat begiratzea gomendatzen dizugu.

Bestalde, hiri honetara bidaiatu aurretik, klima kontuan izan beharko duzue. Horregatik, klimari dagokionez, heze kontinentala dela jakitea komeni da, kostaldean kokatzen diren herrialdeak klima hezea izaten dute eta barrualdean kokatzen direnak tenperatura baxuagoak. Udaberrian eta udazkenean, tenperaturak alderraiak izaten dira. Uda, epela eta hezea izaten da eta 32 gradu izaten dute gehienetan. Haize erauntsiak, naiz eta sarritan ez egon, 1981ean Manhatanek bat jasan zuen eta 1983an beste batek 700 pertsona hil zituen.

Bilbotik New York-era bidaiatzeko modu bakarra abioia da, beti ere, eskala bat (gutxienez) egiten:  Madrilen, Parisen, Bruselan, Lisboan, Zurich, Oporton edota Zurichen. 10 orduko bidaia da hau eta kontuan hartu beharko duzu hiru aireportu daudela: John F. Kennedy (JFK), nagusiena, LaGuardia (LGA), hegaldi nazionalak eskaintzen dituena, eta Libertad de Newark aireportu internazionala (EWR), modernoena eta trafiko gehiena duena. New York-era bidaiatzeko beste modu bat itsas bidai transatlantiko bat egitea da.

Hiriaren barrualdetik mugitzeko garraiobide eroso eta azkarrenak metroa eta taxiak dira baina autobusez ere mugitu ahal izango zara. Metro/bus bidaia bakoitzak 2,25$ kostatzen du eta bi ordutarako balio du, orduan, prezioa kontuan hartuta, beharbada, bi pertsona baino gehiago bazarete taxi bat hartzea komeniko zaizue.

Metroari buruz jakin behar duzun bakarra, joan nahi zaren lekuaren norabidea kontuan hartu beharko duzula da, hau da, hegoaldera joan nahi baduzu orduan DOWNTOWN  aldera doan trena hartu beharko duzu eta, berriz, iparraldera joan nahi baduzu UPTOWNera doana. Honetaz aparte, jakin beharra dago, trenbide beretik geltoki guztietan gelditzen diren tren lokalak, geltoki printzipaletan bakarrik gelditzen direnak eta mapan zuriz agertzen diren tren espresak pasatzen direla.

calcagno-2010-06-28c

New York-en lo egiteko alderik onena Times Square da, baina beste toki on batzuk Central Park eta Empire State dira, hauek lasaiagoak dira eta ez dute 24 orduko giroa. Dirua aurreztu nahi baduzu, orduan Manhattan-etik kanpo hartu beharko duzu ostatu, Brooklyn edo Queens-en. Komeni da beti metrotik gertu egotea, erraztasunez mugitu ahal izateko. Manhattan-en kokatzen diren hotelak garesti xamarrak dira, 120$ -etik gorakoak, gau bakoitzeko. Hotel batera joan nahi ez bazara, orduan apartamentu bat alokatu ahal izango duzu eta ostatuetan 20$ -etik gorako oheak eskaintzen dituzte, logela partekatuetan.

Eskaintzak begiratzeko web-orri hauek gomendatzen dizugu:

http://www.hotelesconencanto.com/nueva-york/

http://www.apartamentosbaratos.com/nueva-york/

http://www.albergues.net/

NYeko eraikin adierazgarriena Askatasuneko Estatua da, hau 1886an eraikin zuen Frédéric Bartholdi arkitektoak eta 49.000 kilometro karratuko azalera du. Monumentu hau, Frantziaren opari bat izan zen, Ameriketako Estatu Batuaren independentziaren 100. urtebetetzean zela eta. Monumentu hau bisitatzeko bi modu daude, bere islara joatea eta itsasontziz joatea hau pasadaz ikusteko. Liberty Island-era joatea nahi baduzu eta monumentua barrutik ikusi,  orduan tiketak erosi beharko dituzu, hauen prezioa 20$ da eta web-orri honetan erosi ahal dituzu: http://www.statuecruises.com/default.aspx .

Itsasontzitik ikusi nahi baduzu orduan Staten Islaneko ferryko  geltokira joan beharko zara, hau salgai da baina ordutegia kontsultatu beharko duzu haurretik, ilaran egun osoa ez pasatzeko.

1024x768_la_estatua_de_la_libertad

Wall Street eta Trinity Church Broadway kalean kokatzen dira eta hauek bisitatzea beharrezkoa da. Kale hauen goialdean Wall Street-eko zezen famatua ikusiko duzu eta igotzen jarraitzen baduzu Trinity Katedralarekin topatuko zara. Katedralaren atetik ateratzen den kalea Wall Street da, han NY-eko poltsa bisitatu ahal izango duzu.

Bestalde, ezin zara hiri honetatik bueltatu World Trade Centre ikusi gabe. Hau New Yorkeko zero gunea da eta han aurkitzen dira etxe orratz nagusienak. World Trade Centre-en kokatzen ziren dorre bikiak 2001eko atentaturarte, hauek munduko eraikin nagusienak izan ziren eta, orain, euren lekuan, Freedom Tower ikusi ahal dugu. Leku honetara heltzeko, lehen aipatutako Broadway kalea hartu beharko duzu, handik, Zuccotti Parkera joan behar zara eta behin helduta, Lyberty Streetik behera jaitsi beharko zara, nondik Freedom Tower ikusi ahal izango duzu.

Askenik, City Hall ikustea interesgarria izango litzateke, hau New York-eko udala da eta hortik Brooklyn-eko Zubira doan bidea ateratzen da. Bi kilometroko bidaia dago New Yorkeko Udalatik Brooklyn-eko Zubira eta oinez egitea komeni da, film askotan ikusi dugulako ibilbide hau. Zubiaren amaierara heldu ostean, eskuinera joan eta Water Streetetik jaisten bagara, Washington Street ikusi ahal izango dugu eskerrean. DUMBO parkera heldu nahi izan ezkero, kale horretatik jaistea bakarrik faltako litzaiguke. Parke hau bista ezin hobeak ditu eta han aisialdia hartzeko aukera izango duzue.

Gastronomiari dagokionez, NY-en 18.000 jateko establezimendu baino gehiago daude, Newyorktar gehienak etxetik kanpo jatea aukeratzen dute egunero, ekonomia alde batera utzita. Times Squaren sukaldaritza orientala dastatzeko aukera izango duzu Ruby Foo restaurantean. Greenwich Village-n dagoen Garage Restaurant and Café-n, berriz, haragiak, arrainak eta itsaskiak jan ahal izango dituzu eta, beroa egiten badu, kalean jateko aukera ematen du jatetxe hau. Kirol desberdinen oroitzapenezko inguru giro batean murgildu nahi bazara, orduan Mickey Mantle jatetxera hurbildu beharko zara, hemen janari amerikarra jateko aukera izango duzu. Delmonico’s New York-eko lehenengo jatetxea izan zen eta 160 urte hauetan haragia,arraina, itsaskia eta txuleta eskaini izan dute,  jatetxe honetan dute bere jatorria Arrautza Benediktinoak, Baked Alaska eta Newburg Otarraina. Union Square Café-a New York-eko jatetxe ospetsuenetarikoa da, hau janari amerikarra eskaintzen du giro erlaxatu eta elegante batean, beti ere prezio ekonomikoak mantentzen.

ERREFERENTZIAK:

  1. Wikipedia, The Free Encyclopedia. Nueva York. Retrieved November 6,2014 from:  http://es.wikipedia.org/wiki/Nueva_York#Clima
  2. Nuestro Nueva York (2013). 5 días 5 itinerarios. Retrieved November 6,2014 from:  http://nuestronuevayork.com/2013/07/29/5-dias-5-itinerarios-dia-1/
  3. Nueva York Guía de Restaurantes. Retrieved November 7,2014 from:                              http://nueva.york.guia-de-restaurantes.com/
  4. Guía de Nueva York. Aeropuertos. Retrieved November 8,2014 from:            http://www.guiadenuevayork.com/aeropuertos
  5. Nueva York. Dónde dormir. Retrieved November 8,2014 from:                                             http://www.nuevayork.net/donde-dormir
Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s