Fiix an txips

donde-comer-en-londres_0Nahiz eta Londres munduko hiririk garestienetarikoa den, jatetxeen prezioak neurri onean aurki ditzakezu eta ez duzu diru asko xahutu behar izango ondo jan ahal izateko. Gutxi gorabeherako prezioa kalkulatzeko, hemen 10 euro izan ahalko zena, han 10 libra izango dira.

Dirurik edo denborarik ez baduzu, Londresen “Fast Food” piloa aurki dezakezu! Hanburgeseriak, kebab-ak eta pizzeriak edozein tokitan lokalizatu ahal izango dituzu. Hori bai, ezin zaitezke joan Londresetik bertako janari tipikoenak frogatu barik!

Nahiz eta Londresen posiblea den munduko txoko guztietako janaria aurkitzea, bertan janari britainiar tipikoak ere prestatzen dituzte; haien artean ezagunenak:

Fish and chips: Arrautza-irinetan pasatutako eta frijitutako legatza patata frijituekin. Londresko plater ezagunena da hau.

comida-inglesa-2

Roast beef: Txekorra  txingarretan.

comida-inglesa-3

Steak and kidney pie: Pastela txekor eta giltzurrunez betea.

steak & ale (prop)

Yorkshire pudding: Labekatutako kaiku itxurako olata.

YorkshirePudding

Baked Beans: Ogi txigortua babarrunekin.

boston-baked-beans-1024x830

Apple Pie: sagar pastela. (beroa normalean)

Apple_pie

Tea:

Tearen zeremonia tradizionala XVII mendean hasi zen eta gaur egun ere, ingelesen topiko eta bizitzaren barruan sartzen da. Egoskin hau antzina burgesek eta maila altuko jendeak hartzen bazuen ere, gaur egun, hiriburuan edaririk hedatuenetarikoa da.

Gaur egun jendeak eramaten duen bizimodua dela eta, hau da, presaz betea, ohitura hori galtzen ari da. Izan ere, tea lagunekin edo senitartekoekin hartzea lasaitasun eta sozializazio ekintza da eta bereziki, okasio garrantzitsuenetan edaten da edari hau. Londresen bisitan zabiltzan bitartean “Afternoon Tea” hartzeko leku egokia da Buckingham Gazteluko Orangerie famatua. Nahiz eta prezioa askotan gehiegizkoa dela iruditu, hau da, (30 libra askotan), zeremonia honek ez du bakarrik mota desberdinetako tea eskaintzen, bertan sandwich eta pintxo ugari ere bai baitago.

1

Londresen gu ohituta gauden baino lehenago bazkaltzen eta afaltzen dute; baina hiriburuaren jatetxeak turismoari egokituta daude eta normalean ez da arazorik egoten eguneko edozein ordutan jateko,bereziki Sohoko auzo gunean. Bertan, jatetxeak 24 orduz daude zabalik.

Londreseko edozein gunetan aurki daitezke jatetxe eta “Fast Food-ak”, baina bertan jateko auzo aproposenak Covent Garden auzo zoragarria, Leicester Square-ren ingurua eta Soho dira. Janari txinatarraren maitaleek Chinatown-en euren paradisua aurkituko dute, bertan jatetxe gehienek 8 libragatik menu oso egokiak eskaintzen dituzte. Munduko hiri kosmopolita bat denez, edozein janari edozein preziotan aurki dezakezu, jatetxe txiki ekonomikoetatik, tenplu handi eta garestietaraino.

tumblr_mpiq4o9RYv1sp9fcho1_1280

Egilea: Uxue Martínez Balagué

Erreferentziak

1.) J Ruiz. (2014, September 3). 7 Cosas que no debes hacer en Londres [Blog article] . Retrieved November 20, 2014from http://www.guirilandia.com/

2.) (2013, July). Que ver [Blog article] Retrieved November 20, 2014 from http://www.londres.es/

3.) (March 2014). Transporte en Londres [Blog article] Retrieved November 25, 2014 from http://www.elcolectivolondres.com/

4.) Austin, D., Barlow, G., Gooch, A., Harling, K., & Johnson, B. (2004). Guía clave de Londres. Madrid: Espasa.

5.) Blanco, E. (2012). Guía de Londres. Madrid: Guía viajar

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s