EIFFEL DORREAZ GAIN PARISEN BISITATU BEHARREKOAK

Nagore Barrena Albisu

Beste sarrera batean azaldu dugun Eiffel Dorre liluragarriaz ez ezik, maitasunaren hiriak beste hainbat eraikin eta leku zoragarri gordetzen ditu. Sarrera honetan, horietariko hamarren berri emango dugu, Parisera joatean bisitatzea gomendatzen dizkizuegunak:

  1. Louvre Museoa

Munduko museo garrantzitsuenetarikoa izanik, beharrezkoa da Parisera joatean hau bisitatzea. Pintura-bilduma interesgarriaz gain, museo honek Egiptotik, Greziatik, Erromatik eta beste herrialde batzuetatik datozen objektu historiko asko ere biltzen ditu. Hala ere, gomendagarriena aldez aurretik museo honetan dagoena ezagutzea da, sartzean zuzenean interesgarrienak aurkitzen diren artelanetan kontzentratzeko, hauek gehiegi baitira eta turistek normalean ez baituzue guztiak ikusteko eta aztertzeko denborarik izaten. Normalean Louvre-rako sarreragatik 37 euro inguru ordaindu behar izaten dira (zuen kabuz bisitatzen baduzue), baina, hilabete bakoitzeko lehenengo igandean bazoazte, dohainik sartu ahal izango zarete. Beraz, kontutan hartu abantaila hau! (Fogg, 2012)

louvre

  1. Bihotz Santuaren basilika

Hau Pariseko elizen artean politenetarikoa da. Bere ingurune zoragarriaz, zuritasunaz, materialen kalitateaz, diseinuaz eta barnealdeaz ez ezik, eraikin honen historiak bai paristarren eta bai turisten leku gogokoenetarikoa bihurtu du basilika hau, Eiffel Dorrearekin batera. Izan ere, Pariseko bekatuak garbitzeko eraikia eta Bigarren Mundu Gerra ostean amaitua, herri-harpidetzako funtsekin esklusiboki ordaindu zen bere eraikuntza eta, ondorioz, herriaren partetzat jotzen da. (Fogg, 2012)

g_vigoenfotos_0777p

  1. Moulin Rouge

Hau zalantzarik gabe munduko kabaret ezagunena da eta baita Montmartre auzoko ikuskizun garrantzitsuenetarikoa. Haren aurrealdean 1925. urteko jatorrizko errota gorriaren erreplika bat ikus dezakegu (Fogg, 2012). Ikuskizunak dudarik gabe pena merezi du, haren “french cancan”-a ezaguna baita mundu osoan. Ikuskizun hauetan, lumak, lentejuelak, dekoratu zoragarriak, musika originalak, profesionalismo handia eta aho zabalik utziko zaituzten eszena segidak konbinatzen dira. Aukerei dagokienez, hauek eskaintzen zaizkizue: ikuskizuna, ikuskizuna eta champagne eta champagne edo afaria eta ikuskizuna. Aukeraren arabera, ordaindu beharreko prezioa desberdina izango da, 80 eta 180 euro artean (Querol, 2008).

moulin1

  1. Carrusel Lorategia

Louvre Museotik hurbilen dagoen lorategia da. Karruselaren garaipen-arkua nabarmentzen da, haren zortzi arrosa koloreko marmolezko euskarriengatik interesgarria dena (Uribarri, 2014).

g_vigoenfotos_3267p

  1. Garnier Gaztelua

Haren simetriak, estiloak, dotoreziak eta proportzioek eraikin hau zoragarria eta ederra egiten dute, eta haren barnealdea ere liluragarria da. Egungo Pariseko Opera eta Musika Gaztelua da eta bertan igarotzen dira “Operako Mamua” obra ezagunaren gertakizunak (Querol, 2008).

palacio-garnier-de-paris

  1. Concordia Plaza eta bere obeliskoa

Louvre Museotik gertu dagoen plaza zoragarri honetan Europa osoan kontserbatzen diren obeliskoetako ederrenetariko bat aurkitzen da. Egiptoko guda napoleonikoetan zehar egiptoarrei ostuta, hiriko gune turistikoenetariko batean bilakatu da, non ikuspegi liluragarriak aurkezten diren (Querol, 2008).

plaza-de-la-concordia-paris

  1. Eliseo zelaiak

Pariseko bide nagusi garrantzitsuenetariko bat da, non munduko denda garestienak eta ezagunenak aurkitzen diren. Horretaz gain, kale honetan “Le Lido” ikuskizunaz goza dezakezue, “Moulin Rouge”-en estilokoa den Pariseko ikuskizun zoragarrienetarikoa (Grossman, 2009).

paris-1123

  1. Garaipen-arkua

Arku hau bidegurutze baten erdialdean kokatuta dago. Hona heltzeko bide bakarra lurpeko oinezkoen pasabide bat igarotzea da (Fogg, 2012). Bertara iristean, eraikina posizio eta pose desberdinetatik ikusi eta aztertu dezakezue, eta honen argazki desberdinak atera. Gainera, arkuaren goialdera igo eta Eliseo Zelai itzelak begietsi ditzakezue (Grossman, 2009).

th

  1. Sainte Chapelle

Hau Pariseko erdigunean kokatuta dagoen tenplu gotiko bat da. Honen barrualdea zoragarria eta liluragarria da eta haren beirateek beste dimentsio batetara garraiatuko zaituztete (Fogg, 2012).

Sainte_Chapelle__Paris_by_yetieater

  1. Notre Dame Katedrala

Hau Pariseko beste leku bereizgarrienetariko bat da eta izen bereko konkordunaren obra eta batez ere Disney pelikula argitaratzean, oraindik ere ezagunagoa egin zen. Eraikina barrutik ikusteaz gain, gomendagarria da haren dorreetariko batera igotzea Pariseko ikuspegietaz gozatzeko (Grossman, 2009).

Notre-Dame-de-Paris-1

Espero dugu informazio guzti hau lagungarria izatea eta Parisera joatean leku eta eraikin eder hauetaz gozatzea!

Erreferentziak:

NEW YORK-EKO MARATOIA

1.970ean, New York-eko hirian egin zen lehenengo maratoia, 55 pertsonak amaitu zuten eta 1.000 dolarreko kostu bat izan zuen. Gaur egun, maratoi hau munduko ospetsuenetariko bat da. Urtero, 35.000 atleta parte artzen dute eta 12.000 boluntario, milaka langile eta bi milioi pertsona baino gehiago kaleak betetzen dituzte. Hauetaz aparte, hamar mila ikusle baino gehiago ikusten dute maratoi hau munduko telebista diferenteetatik. Hau guztiagatik, korrika hau garrantzitsuenetariko bat dela esan dezakegu.

nyc

Maratoi honetan parte hartu duten fatuen izan batzuk hauek dira: Pamela Anderson, Ed Norton, Katie Holmes, Ryan Reynols edota Alanis Morissette. Korrikalariek, hilabeteetan zehar preparatzen dira maratoi honetan parte hartzeko, marka on bat lortzeko edo ibilbidea amaitzeko, hau 42kmko ibilbidea baitelako. Honetaz aparte, maratoian parte hartzea ez da erreza, parte hartu nahi dutenek baldintza batzuk bete behar dituzte edota loteria bitartez sartu. Baldintza bat, 18 urte baino gehiago edukitzea da eta baimena jarraian lortzeko 15 maratoi baino gehiagotan parte hartu izatea komeni da.

2002an, parte hartzaile kopurua errekorra hautsi zuen 31.843 korrikalariekin eta emakumeek irteera diferente bat izan zuten, hauen parte-hartzea azpimarratzeko. 2003an, ING maratoiaren babesle printzipal izendatu zuten eta datu kurioso bat, 2012an, Sandy urakanak maratoia oztopatu zuela da.

Maraton_54354813151_54028874188_960_639

Maratoi hau, New Yorkeko bost distritu hauetatik pasatzen da: Staten Island, Brooklyn, Queens, Bronx eta Manhatan. Manhatan puntu zabal eta ezagunena da, hemen kokatzen diren auzo famatu batzuk hauek dira: Soho, Chelsea, Tribeca edo Chinatown. Brooklyn-en berriz, Woody Allen edo Barbara Streisand bizi dira eta ez da harritzekoa, 2.300.000 biztanle dituen distritu bat baita. Queens distritu handiena da eta Long Island-en kokatzen da, hau NY-eko 2logela” kontsideratzen da eta etnia diferenteetako biztanleak bizi dira  hemen, gainera aireportu inportanteenak (Jhon Kennedy eta La Guardia) hemen kokatzen dira. Sagar Handia edo Big Apple alde guztietatik antzematen da egun horietan, kamisetetan, Empire State-an, erosketa poltsetan etab Baina nork jarri zion ezizen hau? Zergatik sagarra eta ez banana? Ezizen hau Jazz musikariek erabiltzen hasi zuten mende hasieran eta orain arte mantendu da.

NYC-Marathon-map-2013

  • ERREFERENTZIAK:
  1. Maratón de Nueva York: Pamela Anderson y los famosos que correrán en la Gran Manzana (2013, October 31) Retrieved November 15,2014 from:                                     http://www.zoomnews.es/140534/deportes/running-y-fitness/maraton-nueva-york-pamela-anderson-y-famosos-que-correran-gran-man
  2. Historia de la maratón ciudad de Nueva York. (2005, July 16) Retrieved November 16,2014 from:    http://www.centaurosdelmar.com/2005/07/historia-de-la-maraton-ciudad-de-nueva-york/

NEW YORK, NEW YORK

I wanna wake up in a city that never sleeps and find I’m the king of the hill, top of the heap…”.

Nork ez du Frank Sinatraren abesti hau entzun eta New Yorkera bidaiatu izan nahi?

New York, edo inoiz lo egiten ez duen hiria, magikoa da, abestietan, filmetan, serietan, dokumentaletan… ikusi izan dugu (nork ez ditu dorre bikiak gogoratzen? Eta nork ez du King Kong filma noizbait ikusi eta Empire State-ren goialdean dagoela amestu?), han egotea desiratu dugu, eta orain benetan ezagutzeko aukera daukagu, baina ez dugu ahaztu behar NY oso hiri handia eta konplikatua dela, orregatik, hemen aurkituko hiri honi buruz jakin behar duzun guztia:

New York, Estatuetako Batuetako hiririk handiena da eta, hortaz, biztanle gehienak han kokatzen dira (8.200.000). NYeko ostatuak oso garestiak izaten dira, eta beharbada, horregatik gero eta jende gehiago egun gutxirako bidaiatzen du hiri honetara. Hau kontuan hartuta, eta hiria oso handia dela jakinda, ibilbide turistiko bat begiratzea gomendatzen dizugu.

Bestalde, hiri honetara bidaiatu aurretik, klima kontuan izan beharko duzue. Horregatik, klimari dagokionez, heze kontinentala dela jakitea komeni da, kostaldean kokatzen diren herrialdeak klima hezea izaten dute eta barrualdean kokatzen direnak tenperatura baxuagoak. Udaberrian eta udazkenean, tenperaturak alderraiak izaten dira. Uda, epela eta hezea izaten da eta 32 gradu izaten dute gehienetan. Haize erauntsiak, naiz eta sarritan ez egon, 1981ean Manhatanek bat jasan zuen eta 1983an beste batek 700 pertsona hil zituen.

Bilbotik New York-era bidaiatzeko modu bakarra abioia da, beti ere, eskala bat (gutxienez) egiten:  Madrilen, Parisen, Bruselan, Lisboan, Zurich, Oporton edota Zurichen. 10 orduko bidaia da hau eta kontuan hartu beharko duzu hiru aireportu daudela: John F. Kennedy (JFK), nagusiena, LaGuardia (LGA), hegaldi nazionalak eskaintzen dituena, eta Libertad de Newark aireportu internazionala (EWR), modernoena eta trafiko gehiena duena. New York-era bidaiatzeko beste modu bat itsas bidai transatlantiko bat egitea da.

Hiriaren barrualdetik mugitzeko garraiobide eroso eta azkarrenak metroa eta taxiak dira baina autobusez ere mugitu ahal izango zara. Metro/bus bidaia bakoitzak 2,25$ kostatzen du eta bi ordutarako balio du, orduan, prezioa kontuan hartuta, beharbada, bi pertsona baino gehiago bazarete taxi bat hartzea komeniko zaizue.

Metroari buruz jakin behar duzun bakarra, joan nahi zaren lekuaren norabidea kontuan hartu beharko duzula da, hau da, hegoaldera joan nahi baduzu orduan DOWNTOWN  aldera doan trena hartu beharko duzu eta, berriz, iparraldera joan nahi baduzu UPTOWNera doana. Honetaz aparte, jakin beharra dago, trenbide beretik geltoki guztietan gelditzen diren tren lokalak, geltoki printzipaletan bakarrik gelditzen direnak eta mapan zuriz agertzen diren tren espresak pasatzen direla.

calcagno-2010-06-28c

New York-en lo egiteko alderik onena Times Square da, baina beste toki on batzuk Central Park eta Empire State dira, hauek lasaiagoak dira eta ez dute 24 orduko giroa. Dirua aurreztu nahi baduzu, orduan Manhattan-etik kanpo hartu beharko duzu ostatu, Brooklyn edo Queens-en. Komeni da beti metrotik gertu egotea, erraztasunez mugitu ahal izateko. Manhattan-en kokatzen diren hotelak garesti xamarrak dira, 120$ -etik gorakoak, gau bakoitzeko. Hotel batera joan nahi ez bazara, orduan apartamentu bat alokatu ahal izango duzu eta ostatuetan 20$ -etik gorako oheak eskaintzen dituzte, logela partekatuetan.

Eskaintzak begiratzeko web-orri hauek gomendatzen dizugu:

http://www.hotelesconencanto.com/nueva-york/

http://www.apartamentosbaratos.com/nueva-york/

http://www.albergues.net/

NYeko eraikin adierazgarriena Askatasuneko Estatua da, hau 1886an eraikin zuen Frédéric Bartholdi arkitektoak eta 49.000 kilometro karratuko azalera du. Monumentu hau, Frantziaren opari bat izan zen, Ameriketako Estatu Batuaren independentziaren 100. urtebetetzean zela eta. Monumentu hau bisitatzeko bi modu daude, bere islara joatea eta itsasontziz joatea hau pasadaz ikusteko. Liberty Island-era joatea nahi baduzu eta monumentua barrutik ikusi,  orduan tiketak erosi beharko dituzu, hauen prezioa 20$ da eta web-orri honetan erosi ahal dituzu: http://www.statuecruises.com/default.aspx .

Itsasontzitik ikusi nahi baduzu orduan Staten Islaneko ferryko  geltokira joan beharko zara, hau salgai da baina ordutegia kontsultatu beharko duzu haurretik, ilaran egun osoa ez pasatzeko.

1024x768_la_estatua_de_la_libertad

Wall Street eta Trinity Church Broadway kalean kokatzen dira eta hauek bisitatzea beharrezkoa da. Kale hauen goialdean Wall Street-eko zezen famatua ikusiko duzu eta igotzen jarraitzen baduzu Trinity Katedralarekin topatuko zara. Katedralaren atetik ateratzen den kalea Wall Street da, han NY-eko poltsa bisitatu ahal izango duzu.

Bestalde, ezin zara hiri honetatik bueltatu World Trade Centre ikusi gabe. Hau New Yorkeko zero gunea da eta han aurkitzen dira etxe orratz nagusienak. World Trade Centre-en kokatzen ziren dorre bikiak 2001eko atentaturarte, hauek munduko eraikin nagusienak izan ziren eta, orain, euren lekuan, Freedom Tower ikusi ahal dugu. Leku honetara heltzeko, lehen aipatutako Broadway kalea hartu beharko duzu, handik, Zuccotti Parkera joan behar zara eta behin helduta, Lyberty Streetik behera jaitsi beharko zara, nondik Freedom Tower ikusi ahal izango duzu.

Askenik, City Hall ikustea interesgarria izango litzateke, hau New York-eko udala da eta hortik Brooklyn-eko Zubira doan bidea ateratzen da. Bi kilometroko bidaia dago New Yorkeko Udalatik Brooklyn-eko Zubira eta oinez egitea komeni da, film askotan ikusi dugulako ibilbide hau. Zubiaren amaierara heldu ostean, eskuinera joan eta Water Streetetik jaisten bagara, Washington Street ikusi ahal izango dugu eskerrean. DUMBO parkera heldu nahi izan ezkero, kale horretatik jaistea bakarrik faltako litzaiguke. Parke hau bista ezin hobeak ditu eta han aisialdia hartzeko aukera izango duzue.

Gastronomiari dagokionez, NY-en 18.000 jateko establezimendu baino gehiago daude, Newyorktar gehienak etxetik kanpo jatea aukeratzen dute egunero, ekonomia alde batera utzita. Times Squaren sukaldaritza orientala dastatzeko aukera izango duzu Ruby Foo restaurantean. Greenwich Village-n dagoen Garage Restaurant and Café-n, berriz, haragiak, arrainak eta itsaskiak jan ahal izango dituzu eta, beroa egiten badu, kalean jateko aukera ematen du jatetxe hau. Kirol desberdinen oroitzapenezko inguru giro batean murgildu nahi bazara, orduan Mickey Mantle jatetxera hurbildu beharko zara, hemen janari amerikarra jateko aukera izango duzu. Delmonico’s New York-eko lehenengo jatetxea izan zen eta 160 urte hauetan haragia,arraina, itsaskia eta txuleta eskaini izan dute,  jatetxe honetan dute bere jatorria Arrautza Benediktinoak, Baked Alaska eta Newburg Otarraina. Union Square Café-a New York-eko jatetxe ospetsuenetarikoa da, hau janari amerikarra eskaintzen du giro erlaxatu eta elegante batean, beti ere prezio ekonomikoak mantentzen.

ERREFERENTZIAK:

  1. Wikipedia, The Free Encyclopedia. Nueva York. Retrieved November 6,2014 from:  http://es.wikipedia.org/wiki/Nueva_York#Clima
  2. Nuestro Nueva York (2013). 5 días 5 itinerarios. Retrieved November 6,2014 from:  http://nuestronuevayork.com/2013/07/29/5-dias-5-itinerarios-dia-1/
  3. Nueva York Guía de Restaurantes. Retrieved November 7,2014 from:                              http://nueva.york.guia-de-restaurantes.com/
  4. Guía de Nueva York. Aeropuertos. Retrieved November 8,2014 from:            http://www.guiadenuevayork.com/aeropuertos
  5. Nueva York. Dónde dormir. Retrieved November 8,2014 from:                                             http://www.nuevayork.net/donde-dormir

PASEO BAT EMAN NAHI?

Londresen,aisialdian pasatzeko egun bat baduzu, Camden Town- etik Regent’s Park-era doan kanaletik egin ahal den paseoa gomendatzen dizugu, batez ere udaberrian. Hau paseo lasai eta erromantiko bat da, non jendea korrika egiten naiz bizikletarekin buelta bat ematen ikusiko duzu. Bikoteak edota taldeak, berriz, txalupetan egoten dira ardo kopa bat artzen. Ibilbide honetatik ikusten diren txalupak egurrezkoak dira eta ainguratuta daudenak etxebizitzak dira. Hauen jabeek lizentzia bat ordaintzen dute urtero eta Londreseko zein lekutan bizi nahi duten aukeratzeko zortea dute. Uretik mugitzen ikusten diren txalupak, turistikoak dira eta “narrowboats” izenarekin ezagutzen dira, hauek XVIII, XIX eta XX mendeetan eraiki ziren, merkantzia-garraio izateko helburuarekin.

Canal Camden Town

Kanal honetatik ikusten diren etxeak ikusgarriak dira eta arreta deitzen dute, hauen aurrealdeak zuriak dira eta terrazak zein lorategiak errekara ematen dute.Udan, inbidia ematen du hauen jabeak lorategian nola jaten duten ikusteak. Ibilbide honetako puntu batean, kanala bi aldetan banandu egiten da. Ezkerrean, txinatar jatetxe bat ikusten da, pagoda baten moduan eraikita.

Canal Camden Town

Eskuinean berriz, Camden Town, Regent’s Park eta Little Venice adierazten duen seinale bat dago. Little Venicerako bidea hartzen baduzu, han Londreseko Zooko animalia batzuk ikusteko aukera izango duzu. Regent’s parkera doan bidetik joaten bazara, orduan, Londreseko beste parke ikusgarri bat ikusiko duzu. Parke honetara joaten den jendea kirola egiteko aprobetxatzen du eta futbol, rugby edo cricketeko partidu bat ikusteko aukera izango duzu. Primrose Hill, Regent’s Parketik gertu, iparraldean, dagoen muino bat da. Leku turistiko bat da hau, Londreseko bista politenak hemendik ikusten direlako. Asteburuetan, Londresen bizi den jendea pick-nick egitera joaten da parke honetara.

ERREFERENTZIAK:
Estella de Pablo. (2014, June 15). De Camden Town a Regent’s Park por el canal. Retrieved November 17,2014 from:

http://www.unblogyunparaguasenlondres.com/camden-town-regents-park-canal/

BON APPÉTIT!

Nagore Barrena Albisu

Gaur egun inoiz baino gehiago, Paris sukaldaritzaren fintasunaren eta paradisuaren ikur bihurtu da. Hiruburu frantsesaren eskaintza gastronomikoa izugarritzat jotzen da eta gustu guztiei egokitzen zaie (Uribarri, 2014). Beraz, hiri honetara joateko asmoa baduzue, hona hemen bertako gastronomiaz bere osotasunean gozatu ahal izateko gida lagungarri bat, seguraski eskertuko duzuena.

Lehenik eta behin, Parisek janaria eskaintzen duten 12.000 establezimendu baino gehiago dituela aipatu behar da. Jatetxeetariko gehienak hamabosgarren barrutian aurkitzen badira ere, otordu lasterreko etxeak eta autozerbitzuak zortzigarren, bederatzigarren eta hamazazpigarren barrutietan kokatuta daude. Egia esan, turistek azkenaldian azken hauek nahiago ohi izaten dituzte egunean zehar eta, hori dela eta, Pariseko okindegiak eskaera honetara egokitu dira, prezio aparteko menu erakargarriak eskainiz, horrela turistek haien denbora preziatua galdu ez dezaten. (Kreiman, 2011)

Paristar gastronomia bere soiltasun dotore eta finagatik eta bere produktuen freskotasunagatik bereizten da. Haragietan eta hegaztietan aberatsa izan ez ezik, gozogintzan eta gaztetan barietate nabarmena eskaintzen digu sukaldaritza honek. Ogi motei dagokienez, hainbat mota desberdin aurki ditzakegu baita ere, hala nola, baguette-ak ala brioche-ak (Risco, 2014). Orokorrean, Pariseko gastronomiako produktu baloratuenak croissants-ak, baguette-ak, txokolateak, kafea, saltsak, ardoak eta gaztak izango lirateke. Plater tipikoenen artean, aldiz, tipula zopa, patata eta porru zopa, tortilla, chateaubriand-a (haragi mota bat), xerra parrilara eta ahatea daude (Dupont, 2014).

croissant-cafe-1024-postbit-362    url

Hala ere, plater eta produktu guzti horietaz gain, bisitariek Pariseko jatetxeetako giro lasai eta informala eta zerbitzarien aditasuna balioztatzen dute, eta baita bazkalondo luzeen aukera. (Kreiman, 2011)

Nahiz eta bakoitzak gustu eta ohitura desberdinak izan, lagungarria eta gomendagarria izan daitekeen gida bat prestatu dugu, Parisera doanak egunean zehar jan dezakeena jakin dezan.

Egunari hasiera ona emateko, gosari paristar erraz bat izango litzateke onena, hau da, kafe katilukada bat eta momentuan egindako croissant bat, gurin freskoarekin. (Kreiman, 2011).

Hamaiketako moduan, aldiz, okindegi bat bisitatu ditzakezue eta bertan nahi beste baguette, brioche edo galette eskatu, labetik atera berriak direnak. (Kreiman, 2011)

Bazkaltzeko ordua iristen denean, hirian zehar turismo gastronomikoa egitea ez litzateke aukera desegokia izango. Horrela, Pariseko azoketariko batzuk ezagutu ahal izango zenituzkete. Hauen artean, hala nola, Président Wilson-en etorbidean (Tokyoko eta Galliera jauregien artean) aurkitzen dena egongo litzateke, non barazki, fruitu, pasta, haragi eta zapore ahaztezinezko gaztak eskaintzen diren. (Kreiman, 2011)

Askarirako, txokolate katilukada, tea edo sorbetea gomendatzen ditugu, jatetxe baten zabaltzan edo espaloiko mahaitxoetan gozatzeko. Edari hauek dacquoise (merenge eta fruitu lehorrak) bizkotxoez, sablées edo gurinarekin oratutako pastetaz, tarta desberdinez eta hostopil bikainez lagunduak izan daitezke. Horretaz gain, turista batzuek hiri kanpoaldeko guingettes edo askaldegi berritzaileetara joateko asmoa izaten dute. (Kreiman, 2011)

Askari eta afari artean, aperitibo bat har dezakezue: gazta gozo eta Goutte d´Or ardo zuri bezalakoak asmo honetarako ezinhobeak dira. (Kreiman, 2011)

Bukatzeko, afari orduan bi aukera gomendatzen dizkizuegu: batetik, Quai d´Orsay-ko Urrezko Triangeluko (Sena, Eliseo Zelaien hiribidea eta Concordia plaza) jatetxe eta brasserie-ak, non entzute handieneko batzuk aurkitzen diren (La Balancoire, Taillevent, Les Papilles eta Au Petit Sud Ouest aholkatzen dizkizuegu) (Dupont, 2014) eta, bestetik, hamairugarren barrutiko bistró sinple bat. Edonola ere, konpainia onean terraza edo lorategi batek eskaintzen duen erosotasunean kokatzea da garrantzitsuena, eta menu paristar batez gozatzea: plater dotoreak, umore ezinhobea eta sasoiko produktu freskoak, “á la Parisienne” erara prestatuta, noski. (Kreiman, 2011)

Taillevent-1    145

Beraz, Pariseko izen handiko jatetxe eta platerrak ezagututa, zerk galarazten dizue hauek dastatzera joatea? Hartu maleta, joan gastronomia paristarraz gozatzera eta ez ahaztu jan aurretik Bon appétit esateaz!

Erreferentziak:

PARIS IS ALWAYS A GOOD IDEA

Nagore Barrena Albisu

Audrey Hepburn aktoreak esan zuen bezala, Paris beti ideia ona da. Frantziako hiriburu zoragarri honen eta herrialdearen beraren adierazgarrietako bat, zalantzarik gabe, Eiffel Dorrea da. Sarrera honetan, 41 urtez munduko estruktura altuena izan zen eraikinaren berri emango dugu (Uribarri, 2014), Parisera joatekotan zalantzarik gabe bisitatu beharrekoa!

audrey_hepburn_69151-1400x1050

Hasteko, eraikin honi buruzko historia apur bat jakitea ez legoke txarto. Maurice Koechlin eta Émile Nouguier-ek diseinatuta (Eiffel & CO konpainiako sail desberdinetako buruak) eta Gustave Eiffel ingeniari frantsesak eraikita, Eiffel Dorrea 1889. urteko Parisko Nazioarteko Erakusketako ikur bihurtzeko asmoarekin sortu zen, non Frantziar Iraultzaren mendeurrena oroitzen zen (Jones, 2006: 48). Dorrearen eraikuntzan 200 langilek hartu zuten parte eta bi urte eta bi hilabete behar izan zuten hau bukatu ahal izateko, 18.038 burdin atal elkartu behar izan baitzituzten (McAuliffe, 2011: 89).

AF3

Hasiera batean, herritarrek uko egin zioten, garaiko gustu onarekin bat ez zetorrela eutsiz eta eraikuntza itsusia eta ez-beharrezkoa zela adieraziz. Izan ere, eraikinak XX. mende amaieran sortu zen arkitektura egiteko era berriaren (Burdinezko Arkitektura) ezaugarri guztiak zituen, haien artean, bai egitura zein dekorazioa burdinez eginda zeudela eta eraikinak, estetikan ez ezik, karakter praktikoan ere zentratu zirela (Caro, 2013). Horrela, Eiffel Dorreak ez zuen arrakasta masibo eta iraunkor bat ezagutu hirurogeigarren hamarkadara arte, hots, turismo internazionalaren garapenera arte. Hau hain handia eta azkarra izan da non, gaur egun, urtero 7 milioi pertsona inguruk bisitatzen duten, era honetara ordaindu beharreko munduko monumentu bisitatuena bilakatu delarik (Vazquez, 2011).

CIENTOS-PERSONAS-ANIMARON-CONVIRTIERON-TROCADERO_CLAIMA20110905_0042_19

Eraikinaren ezaugarriei dagokienez, 125 metroko zabalera du lurzoru mailan eta 305 metro luze neurtzen ditu. 41 urtez, munduko estruktura altuena izan zen, New York-eko Chrysler eraikina sortu zuten arte, 1930. urtean (Jones, 2006: 35). Hala ere, 305 metro hauei beste 15 gehitu behar zaie eraikinak gailurrean duen antena kontutan hartzen badugu. Izan ere, Eiffel Dorreak, simetrikoki perfektua den eraikin estetikoa eta ederra izateaz gain, funtzio praktikoa ere badu, seinaleen igorpenaren kalitate hobea baimentzen du eta (Ruiz, 2013).

Eraikina ikusi bezain laster hiru plataforma daudela igarri dezakegu. Hauetara igogailuz zein oinez igo gaitezke eta ezaugarri desberdinak dituzte. Lehenengoa beheko arkuen gainean kokatuta dago, lurzorutik 57 metrora, eta 3.000 pertsonarako espazioa du. Erdiko plataforma 115 metrora dago eta 1.600 pertsona sartzen dira bertan, eta azkenengo plataforma lurzorutik 274 metrora aurkitzen da. Bertan, 400 pertsona sartzen dira, beirate izugarri batez eta, era berean, Parisko ikuspegiez gozatzeko aukera dutelarik (Caro, 2013). Horretaz gain, hiru plataformetan zehar jatetxe desberdinak aurki ditzakegu, prezio desberdinetara. Lehenengo pisuan, adibidez, bazkariak 20 euroko prezioa izan dezake eta afariak 70 eurokoa. Bigarren eta hirugarren pisuetan, aldiz, apur bat garestiagoa izango da (Vazquez, 2011).

Par_s_desde_la_Torre_Eiffel_26_

Eraikinera igotzeko prezioak ere desberdinak dira, igo nahi den pisuaren, igogailua hartu edo ez hartzearen eta pertsonaren adinaren eta ahalmenen araberakoak, hain zuzen. 4 urte baino gutxiago dituzten umeentzat, adibidez, sarrera dohainik da. Gehienezko prezioa, hau da, minusbaliotasunik ez duen pertsona heldu batek hirugarren pisura igogailua hartuz ordaindu beharko lukeena, aldiz, 13,40 euro dira (Vazquez, 2011).

Ordutegiei dagokionez, hauek ere aldakorrak dira, urte sasoiaren araberakoak. Ekainaren 17tik abuztuaren 28ra Eiffel Dorrera igotzeko ordutegia 09:00etatik 00:45ra izango da. Urteko gainerako datetan, aldiz, 09:30tik 23:45ra (Vazquez, 2011).

Bukatzeko, esan beharra dago, Eiffel Dorrea, funtzio estetikoa eta praktikoa izan ez ezik, nazioarteko garrantzizko gertakari askoren agertoki ere badela (Downie, 2011: 44). Zalantzarik gabe, eraikin hau bisitatzeak pena merezi du, eta guztiz maiteminduko zarete hau ikusi bezain laster. Beraz, zeren zain zaudete? Prestatu maleta eta joan munduan zehar Frantziako ikur eta maitasunaren hiriaren balkoia den eraikin zoragarri hau bisitatzera! Ez duzue damutuko!

Erreferentziak:

    • Jones, C. (2006). Paris: the bibliography of a city. Londres: Penguin Books.

    • Downie, D. (2011). Paris, Paris: Journey into the city of light. San Francisco: Broadway Books.

    • McAuliffe, M. (2011). Dawn of the Belle Epoque: The Paris of Monet, Zola, Bernhardt, Eiffel, Debussy, Clemenceau, and their friends. New York: Rowman & Littlefield Publishers.

GOIZA TA GABA, GABA TA GOIZA…

Erroman dibertsioaren posibilitateak gustu guztietarako daude… Nora joan jakiteko lehenago informatzea funtsezkoa da. Lokalen zerrenda bat, sarritan aldatzen dituztenen, egin ordez, zonen deskribapen bat aurkezten dizuegu, aukeratu ahal izateko eta orientatzeko, Erromako giroarekin.

Gabetik…

  1. Trastevere: 8 tranbiaz Argentina Plazatik iristea erraza da edo oinez Sisto Zubian gurutzatuz, Erromako zona bizidunenetako bat da urte guztian zehar. Giroa oso partikularra da, garagardotegiei esker, musika zuzeneanarekin,tabernak, jaiekin eta artista kalezuloekin, baina puntu garrantzitsuenetan, hots, Trilussa Plaza biltzen du jende asko.Janariari dagokionez, leku batzuk aurkitzen dituzte oraindik menu osoa hartu ahal izango duten 12-15 eurogatik, baina prezioak igotzen ari dira, eta beraz kanpoan eskegita dagoen kartari begiratzea  komeni da.

trastevere

  1. Testaccio: oinez irits daiteke Piramide-ren geldialditik (B metroaren lineatik), zona bat da diskoteka askorekin, bat bestearen atzean: Zoobar, Koiotea (doako sarrera), Fake, Radio Londra, Jungle, Akab, Caffè Caruso, Caffè Latino, Joia, SottoSotto eta gehiago asko. Udan, lokal hauetako batek ixten dute. Zonaren beste puntu garrantzitsua da Villaggio Globale zentro|gunesozial handia (www.vglobale.biz), maiatzatik urrira arte irekita, sarrera oso merkea da eta han kontzertuak edo artista ospetsuko batzuetan ikus daitezke.

testaccinight

  1. GuneHistorikoa: lokal ederra aurki dezakete hirigune historikoan ere, baina prezioak sarritan altuegi dira. Dei-a Fiori  zelaia gauean erromatarreko jendeegaz betetzen den zona bat da eta turisteentzat, hainbat pizzería afaltzeko daude,ere garagardotegiak eta plazari ematen dioten diskoteka-puba.

cascohistorico

(Roma.es, 2008)

GOIZETIK…

  1. Ponte Milvio merkatua: Milvio Zubiaren ondoan, maitasunaren zubian. Ponte Milvio-ren Merkatua bere arrainaren kalitateagatik ospetsua da. Aspaldi kalea apalez beteta zegoen, baina hauek bereziki haientzat eraikitako merkataritza-gunera mugitu ziren, lilurako  lekua kendu dion. Hala ere, abantaila bat euria egiten duela da edo trumoia jo dezan bisitatu ahal izango duzu eta ibil dezakezu kezkarik gabe. Via Riano-n, 15 kokatuta dago eta egunero 10am-etako irekita dago 8pm-etara.

mercado ponte milvio

  1. Vittorio Emanuele merkatua: Merkatu handienetariko eta Erromako asaldatuenetako bat da. Bisitariek aurkituko dituzte bai produktu exotikoak bai espeziak eta saborizante-ak, fruituak eta atzerriko landareriak. Hala ere produktu lokalek gainbegiratua merezi dute ere. Hemen ere aurkitu dezazu gazta,arraindegiak… prezioak negoziatzea eta prezio hobeak lortzeko kantitate handietan erostea baimenduta dago. Vittorio Emanuele-ren merkatua Piazza Vittorio Emanuele II-n aurkituta dago eta 7am-a irekitzen du eta 2pm ixten du.

vitorio

  1. Trionfale merkatua: Trionfale, Prati-ko auzoko Vatikanoko Hiriako iparrean aurkituta, Erromako merkaturik handiena da. Ezagutzen da bere gaztagatik, ogiagatik, ardoagatik eta haragi apalengatik,  sukaldaritza-tresna salmentagatik bezala. 270 apal baino gehiago ditu, eta merkatu merkeenetarikoa da.Ere estalitako merkatu honek ditu fruituak eta barazkiak eta erosi baino lehen proba dezakezu. Trionfale merkatua, Larunbaterako Astelehenera arte, 7amtatik 14:30pm rarte irekita dago, eta Via Candia-tik eta Via Andrea Doria-tik hedatzen da.

(Martinez, 2012)

mercado trionfale

ERREFERENTZIAK

-Martinez, M. (2012). Local Nomad Blog. Obtenido de Local Nomad Blog: http://www.localnomad.com/es/blog/2012/07/19/los-mejores-mercados-de-roma/

-Roma.es. (2008). Roma.es. Obtenido de Roma.es: http://www.roma.es/ocio-y-vida-nocturna/

Fiix an txips

donde-comer-en-londres_0Nahiz eta Londres munduko hiririk garestienetarikoa den, jatetxeen prezioak neurri onean aurki ditzakezu eta ez duzu diru asko xahutu behar izango ondo jan ahal izateko. Gutxi gorabeherako prezioa kalkulatzeko, hemen 10 euro izan ahalko zena, han 10 libra izango dira.

Dirurik edo denborarik ez baduzu, Londresen “Fast Food” piloa aurki dezakezu! Hanburgeseriak, kebab-ak eta pizzeriak edozein tokitan lokalizatu ahal izango dituzu. Hori bai, ezin zaitezke joan Londresetik bertako janari tipikoenak frogatu barik!

Nahiz eta Londresen posiblea den munduko txoko guztietako janaria aurkitzea, bertan janari britainiar tipikoak ere prestatzen dituzte; haien artean ezagunenak:

Fish and chips: Arrautza-irinetan pasatutako eta frijitutako legatza patata frijituekin. Londresko plater ezagunena da hau.

comida-inglesa-2

Roast beef: Txekorra  txingarretan.

comida-inglesa-3

Steak and kidney pie: Pastela txekor eta giltzurrunez betea.

steak & ale (prop)

Yorkshire pudding: Labekatutako kaiku itxurako olata.

YorkshirePudding

Baked Beans: Ogi txigortua babarrunekin.

boston-baked-beans-1024x830

Apple Pie: sagar pastela. (beroa normalean)

Apple_pie

Tea:

Tearen zeremonia tradizionala XVII mendean hasi zen eta gaur egun ere, ingelesen topiko eta bizitzaren barruan sartzen da. Egoskin hau antzina burgesek eta maila altuko jendeak hartzen bazuen ere, gaur egun, hiriburuan edaririk hedatuenetarikoa da.

Gaur egun jendeak eramaten duen bizimodua dela eta, hau da, presaz betea, ohitura hori galtzen ari da. Izan ere, tea lagunekin edo senitartekoekin hartzea lasaitasun eta sozializazio ekintza da eta bereziki, okasio garrantzitsuenetan edaten da edari hau. Londresen bisitan zabiltzan bitartean “Afternoon Tea” hartzeko leku egokia da Buckingham Gazteluko Orangerie famatua. Nahiz eta prezioa askotan gehiegizkoa dela iruditu, hau da, (30 libra askotan), zeremonia honek ez du bakarrik mota desberdinetako tea eskaintzen, bertan sandwich eta pintxo ugari ere bai baitago.

1

Londresen gu ohituta gauden baino lehenago bazkaltzen eta afaltzen dute; baina hiriburuaren jatetxeak turismoari egokituta daude eta normalean ez da arazorik egoten eguneko edozein ordutan jateko,bereziki Sohoko auzo gunean. Bertan, jatetxeak 24 orduz daude zabalik.

Londreseko edozein gunetan aurki daitezke jatetxe eta “Fast Food-ak”, baina bertan jateko auzo aproposenak Covent Garden auzo zoragarria, Leicester Square-ren ingurua eta Soho dira. Janari txinatarraren maitaleek Chinatown-en euren paradisua aurkituko dute, bertan jatetxe gehienek 8 libragatik menu oso egokiak eskaintzen dituzte. Munduko hiri kosmopolita bat denez, edozein janari edozein preziotan aurki dezakezu, jatetxe txiki ekonomikoetatik, tenplu handi eta garestietaraino.

tumblr_mpiq4o9RYv1sp9fcho1_1280

Egilea: Uxue Martínez Balagué

Erreferentziak

1.) J Ruiz. (2014, September 3). 7 Cosas que no debes hacer en Londres [Blog article] . Retrieved November 20, 2014from http://www.guirilandia.com/

2.) (2013, July). Que ver [Blog article] Retrieved November 20, 2014 from http://www.londres.es/

3.) (March 2014). Transporte en Londres [Blog article] Retrieved November 25, 2014 from http://www.elcolectivolondres.com/

4.) Austin, D., Barlow, G., Gooch, A., Harling, K., & Johnson, B. (2004). Guía clave de Londres. Madrid: Espasa.

5.) Blanco, E. (2012). Guía de Londres. Madrid: Guía viajar

Gose?

Platerik famatuenak (5): 

  1. Supplì alla romana: antipasti tipikoenetako bat da. Halako egositako arrozaz betetako kroketa, tomatea, haragia eta mozzarella dira osagai nagusiak.. Jakin-min bezala, supplì-a hitzak surprise-a frantsesean jatorria du.

suppli

  1. Spaghetti alla carbonara:: sukaldaritza erromatarreko platerik “nazioartekoena” eta Espainiako ezagun bakarra, nahiz eta errezeta hemen asko distortsionatu,  oso gutxi zerikusi du originalarekin… bai, sentitzen dut, esan behar dizuet ikatza egin zezan ez darama berezkoa! Saltsaren osagaiak, sinpleki, dira: irabiatutako arrautza gordinak, guanciale-a(txerriaren masailarekin egindako urdai bat, hirugiharrera baina zapore biziago eta bereizgarriagoarekin antz), pecorino erromatarra (ardi-gazta ondua) eta piperbeltza. Sinple baina fina.

carbonara

  1. Bucatini all’amatriciana: Amatrice deitutako herri bateko jatorrizko errezeta –hortik bere izena– Lacio-an, Erromako eskualdean. Bucatini-ak espageti lodi batzuk dira eta barrutik zulo batez (italierazko buco-a zuloa da) eta saltsaz tomatea, guanciale-a, pecorino-a gazta erromatarra eta piperbeltza daramatza. Bertsio bat dago –nahiz eta aurrekoa– tomaterik gabe, rigatoni-arekin prestatu ohi den gricia, makarroi handi eta marratu batzuk.

bucattini

  1. Pasta alla checca: pasta “motza” izan ohi da (penne-a, maccheroni-a, fusilli-a, farfalle-a…) gazta mozzarellarekin, caciotta erromatarra deitutako ardi-gazta ez hain ondua, tomate freskoak (sarritan cherrys-a) eta albaka freskoa. Media baino errezeta arinagoa…

checca

  1. Carciofi alla giudia:: asko erromatarrarengan eragin duensukalde|sukaldaritza juduaren jaraunspena, orburu frijituak –sor-markako orburu erromatar atsegingarriak– dira, platerak begetarianoentzat daude ere!

Carciofi_alla_Giudìa

(conmigo, 2014)

LEKU FAMATUAK JATEKO

Nahiz eta hiriko txoko guztiak jatetxeez eta eramateko bazkari lokalez bete-bete eginda egon, zona nabarmengarrienetako bat  Trastevere-ko auzoa da, janari tipiko italiarreko jatetxeez, Navona Plaza bezala hiriko plaza animatuenetako bat, Campo dei Fiori, edo Panteoi-an, bete-bete eginda. Zona hauek guztiak italiar plater tipiko benetako giroan daude. Ere goza daitekeen terrazez beteta. (Roma, 2013)

plaza navona

(Piazza Navona)

ERREFERENTZIAK

-conmigo, S. (2014). Salta conmigo. Obtenido de Salta conmigo: http://saltaconmigo.com/blog/2013/03/comer-en-roma-platos-tipicos-de-la-cocina-romana/

-Roma, D. (2013). Disfruta Roma. Obtenido de Disfruta Roma: http://www.disfrutaroma.com/donde-comer

Erroma, maitasunaren hiria

Erroma, maitasunaren hiria.

Zenbat aldiz entzun dugu Erroma maitasunaren hiria dela? Hemen hainbat adibide utziko ditugu irakurleek argazkiak epai dezaten. Leku hauek bisitatzea derrigorrezkoa da. 

Monumentuak

  • Koliseoa

Historia

Koliseoa antzinate klasikoko monumentu ospetsuenetariko bat da, Unescotiko Gizadiaren Ondarearen  eta Las Nuevas Siete Maravillas del Mundo Moderno-ren barruan sartzen da. Ikusten diren tokiak hauek dira: koliseoaren barruko partea, foroak eta palatinoak. Koliseoaren eraikina Vespesiano enperadorea hasi zen, 71 Kristo ondoren. Inaugurazioa –zein festak ehun egunetan zehar luzatu ziren– gertatu zen 80an eta Tito bere semearen erregealdiaren azpian jada. Azkenik, Domiciano enperadoreak 82ko lanak burutu zituen, azken zorua gehituz. Barruko egituran, antolatuta zegoen jendetza, klase sozialaren arabera mugatutako areekin, elkartzen zen bost mailatan : areetatik hurbilen zegoen jentza goi-mailako jendetza zen. (Roma, 2013)

ORDUTEGIA

Irekita: urte osoan, igandeak ere. 8:30tatik 19:15rarte

Itxita: Urtarrilaren 1a, Maiatzaren 1a, Abenduaren 25a.

SARRERAK

Sarreraren ticketa berdina da hiru lekutarako: Koliseoa, Erromatar foroa eta Palatino fororako. Bere baliotasuna bi egunetakoa da. Hartu ahal dozu 3 hauetako edozein sarreran.

  TARIFAK:

-12€ (sarrera normala)

-7,50€ (tarifa murriztua)

Murrizketak dagokionez, bakarrik dira 18-26 arteko gazteentzat, ikasleentzat, irakasleentzat… Aldiz, sarrera librea 18 urte edo gutxiago duenentzat, 65 urte baino gehiago duenentzat, Arkitektura ikasle edo irakasleentzat

AHOLKU BATZUK:

Koliseoan sortzen diren kolak ez dira errazak sahiesteko orduan…

-Sarrera Erromatan foroan edo Paulatino foroan atera. Koliseora joango zaren momentuan ez duzu kolak itxaron behar.

-Roma Pass txartela baduzu lehentasunezko sarreraz gozatu dezakezu.

-Erreserba on-line egiten baduzu (+1,50€ gehiago) lehentasunezko sarreraz ere gozatu dezakezu, kolak itxaron barik. (Roma, 2013)

  • Treviren iturria.

Fontana-di-Trevi1

Erromako Barrokoaren monumentuen iturrietako ospetsuena,zalantzarik gabe, Trevi-ren Iturria da. Iturri honen istorioak Augusto enperadorearen denboretan atzera egiten du. Gaur iturria ospetsua da mundu guztian eta txanpon bat botatzen baduzu bueltatuko zarela esaten du.

Inork ez luke Erromatik joan behar izango Trevi-ko Fontana ikusi gabe. Urmaeleraino jaisten diren harmailak turistez, tarte ona Salvi-k diseinatutako ikuskizuna begietsiz daudenez, beteta beti egon ohi dira: uretarako eta bizitzarako, bere optimismoa bisitatzen duten guztietara transmititzen duenerako, kantu bat.

Ez da kasualidadea hemen hasi zen ohitura: txanpon bat urmaelera botatzea Betiko hiriaren itzulera ziurtatzeko. Denek dakite erritua oinarririk ez duela, baina zenbat dira eusteko gai? Bisitak hari eskaini nahi duzun denbora eramango dizu: ordu erditik 5 minutura arte. Aldi pare bat pasa dezazula handik gutxienez gomendatzen dizugu: bat egunez, jendeaz betetako monumentuarekin, eta beste batekin gauean: monumentua oso ondo argituta dago eta barealdi gehiagorekin begietsi ahal izango duzu (Roma A. G.)

ORDUTEGIA:

Irekia 24 ordu egun guztiak (enparantza bat da eta)

SARRERA:

Sarrera librea da, edonork jun ahal da ordaindu gabe.

 

  • Piazza di Spagna

fontana-barcaccia

Espainiako Plaza Erromako leku magikoenetariko bat da. Bere monumentuen harmailadia, Frantziako koroaren kontura XVIII mendean eginda,  leku jendetsuen eta hiriko animatutakoetako batean bihurtzen duen agertoki ikaragarria da. Huts begiesten denean, ordea, antzokian ordu erratu batean sartzen izan direla sentsazinoa ematen du.

Plazaren izena Espainiako enbaxadaren ondorio da Egoitza Santuaren aurrean, XVII mendetiko mendixkako  leku baxuko jauregi batean jarrita. Ordea, Trinità dei Monti-ren eliza bere kanpandorre bikoitzarekin aurkitzen den tokian,  leku altua, Frantziako  domeinua zen, eta mendeetan zehar zona guztia bi monarkien arteko borroka geltokia izan zen. Harmailadia mailaz igotzeko nagusi erakargarria da  eta goiko terrazatik lortzen den altuera ez da nahikoa hiriaren bista ona lortzeko.

INTERESGUNE PUNTUAK

1.”Fontana della Barcaccia”- Berminiren aitaren eraikuntza 1624an.

2.”Obelisco”

3.”Trinitá dei Monti”- Frantziako erregea eraiki zuen XV mendean.

4.”Embajada de España”

5.”Columna de la Inmaculada”- Papak urtero Abenduaren 8an bisitatzen du.

6.”Palacio de la Propaganda Fide”- Berminik diseinatua.

7.”Via Condotti”- Arropa dendaz beteriko kalea da

8.”Via del Babuino”- Piazza del Popolo kalekin lotzen da. Erdiraino Babuinoaren estatua ikusi dezke.

(Roma A. G.)

  • Judu –auzoa:

Ghetto-de-Roma-Mas-Edimburgo-10

(Más edimburgo,2014)

Papa Pablo IV-ak Cum bula igorri zuen 1.555ean munduko judutegi zaharren eta zoragarrienetako batean bihurtzen bukatuko litzatekeena eta sortuko litzatekeen :“Ghettoa”. Judu erromatarrak kondenatuak izan ziren Santa María del Llanto-ren Elizaren, Octavia-ko Arkupeko hondamenen eta Tiberreko Isla Tiberina-ren hurbileko erriberaren artean ulertutako kalezulo erromatar txikiko zonan bizi izatera, eta tradizio erromatarreko leku oso garrantzitsua han eraiki zuten. Ezinezkoa da ez begiratzea Sinagoga aurrean gaudenean, Museo Hebrearrean mantendutako edertasunean arreta jarri edo jatetxeko platerak ez dastatzea. (Roma T. )

Gaur egun, gutxi geratzen da jatorrizko ghetto juduko auzotik eta Sant’Angel-aren komunitate hebrearra inoiz baino txikiagoa da. Baina Erromako auzo judutik kalez kale dabil eta iragana eta oraina bitartean bat-egiteak ez zaitu ustekabean harrapatzen utziko. Gainera, Venezia plaza zalapartatsuko minutu eskasetara aurkitu arren, Erromako ghettoak txoko lasai makina bata ezkutatzen du. (Castells, 2014)

ERREFERENTZIAK

Castells, A. (2014). Más Edimburgo. Obtenido de Más Edimburgo: http://masedimburgo.com/2014/06/06/visitar-el-barrio-judio-de-roma/

Roma, A. g. (s.f.). Audio guía roma. Obtenido de Audio Guía roma: http://www.audioguiaroma.com/piazza-spagna.php

Roma, A. G. (s.f.). Audio Guía Roma. Obtenido de Audio Guía Roma: http://www.audioguiaroma.com/fontana-trevi.php

Roma, A. g. (2013). Audio guía Roma. Obtenido de http://www.audioguiaroma.com/coliseo-roma.php

Roma, T. (s.f.). Turismo Roma. Obtenido de Turismo Roma: http://www.turismoroma.it/quartieri/ghetto-circomassimo?lang=es